Borondatezko urteko kontu kontsolidatuen ikuskaritza_Think Up_LKS

Borondatezko urteko kontu kontsolidatuen ikuskaritza eta gordailua

Oso zabaldua dagoen ideia da urteko kontu kontsolidatuak formulatzera behartuta ez dagoen enpresa talde batek borondatez formulatzen dituenean ez dagoela urteko kontu hauek ikuskatu eta gordailatzera behartuta. Indarrean den Merkatal Kodeko 42º artikuluaren idazpenari erreparatuz bestelako iritzia azaldu du Kontularitza eta Kontu-Ikuskaritza Institutuak kontsulta bati emandako erantzunean. Erantzun honen aburuz, kontu kontsolidatuak bere borondatez formulatzen dituen erakundeak  formulatzeko erabakia hartzen duen momentutik urteko kontuen formulazioari aplikagarri zaion legezko erregimena onartzen du eta ondorioz erregimen horrek aurreikusten dituen betebeharrak, urteko kontuen ikuskaritza eta gordailua besteak beste, lotesleak egiten zaizkio zuzenean.

Beraz, Kontularitza eta Kontu-Ikuskaritza Institutuaren irizpidearen arabera, urteko kontu kontsolidatuak formulatzeko erabakia borondatezkoa izan badaiteke ere, behin erabakia hartuz gero urteko kontuen formulazioaren legezko erregimenean aurreikusitako betebeharrak lotesleak dira.

Zure interesekoa den beste gai bat tratatzea nahi baduzu, ez ezazu zalantza egin hura gure iradokizun-kanalean kontatzeko.

0
0

Únete a nuestro canal de innovación

Entérate de las últimas novedades.
Recibe nuestros artículos directamente en tu bandeja de entrada.

Suscríbete ahora

Sin Comentarios

Enviar un comentario

Artículos relacionados