CITIES_Think Up LKS

LKS, C.I.T.I.E.S.-en sorreraren bultzatzailea

Gizarte Ekonomiaren Foro Globala (GSEF) Montrealen egin da (Kanada) irail honetan, eta foro horren baitan bultzatu da C.I.T.I.E.S. Gizarte ekonomiako eta Ekonomia Solidarioko berrikuntzak eta ezagutzak transferitzeko nazioarteko zentroaren sorrera. LKS-k, tokiko gobernuekin batera, esaterako Quebec, Seul, Bartzelona, Arrasate eta Bilboko udalekin batera, bai eta gizarte ekonomiako sareekin, goi hezkuntzako erakundeekin eta nazioarteko erakundeekin batera ere, akordio bat izenpetu dute zentro horren sorrerara bideratuta.

C.I.T.I.E.S. erakundeak tokiko ekonomia iraunkorragoa garatzen lagunduko du

 Gizarte ekonomiako berrikuntzaren zentro hau helburu bat baino gehiagorekin jaio da:

– Ezagutzen nazioarteko transferentzia lagundu eta bultzatuko du, bere kide eta bazkideek gizarte ekonomia udal mailan garatzeko duten gaitasuna indartzeko.

– Bere kideei lagunduko die komunitate inklusiboagoak eta harmoniatsuagoak eraikitzen.

– Ekonomia sendoagoa eta iraunkorragoa egiten lagunduko du.

C.I.T.I.E.S. erakundeak 5000 gobernuren esperientzia partekatzea ahalbidetuko du 

Bere kide fundatzaileen esperientzia partekatu ahal izateko, on-line plataforma bat, formazio saioak, truke programak, ekitaldiak eta bazkide fundatzaileen lehentasunezko gai eta jardueren gaineko aholkularitzarako zerbitzuak edukiko ditu zentro honek.

C.I.T.I.E.S. erakundeko kide izatearen onurak 

– Beraien esperientzia jarriko duten 5000 gobernu eta erakunde baino gehiagoko sare global batean sartzea.

– Negozio aukera gehiago bazkideentzat.

– Lankidetzazko berrikuntzako garapen berriak ezagutzea

C.I.T.I.E.S erakundeko kideak konbentzituta daude gizarte ekonomia lurraldeen garapen harmoniatsurako gakoa dela, eta ziur daude gizarte ekonomiaren mundu mailako garapena gobernu lokalen eta gizarte zibilaren aktoreen arteko lankidetzan oinarritzen dela. C.I.T.I.E.S. erakundeko kideek egindako lana hemendik bi urtera aztertuko da, Bizkaiko hiriburuan egingo den GSEFn.

Bilbon egingo da Gizarte Ekonomiaren Foro Globaren laugarren edizioa 2018an

2018an Bizkaiko hiriburua izango da Gizarte Ekonomiaren Foro Globala hartuko duen lehen hiria Europan. Pasa den ekainean aurkeztu zuen Bilbok bere hautagaitza, Bizkaiko Foru Aldundia-ren Eusko Jaurlaritza-ren hirugarren sektoreko eragileen babesarekin, eta LKSren eta MONDRAGON Korporazioa-ren ekimen eta laguntza aktiboak eduki zituen une oro, gainera.

 

0
0

Únete a nuestro canal de innovación

Entérate de las últimas novedades.
Recibe nuestros artículos directamente en tu bandeja de entrada.

Suscríbete ahora

Sin Comentarios

Enviar un comentario

Artículos relacionados