Premios Bikain_Think Up_LKS_

LKSk Zilarrezko Bikain ziurtagiria eskuratu du Eusko Jaurlaritzaren eskutik

LKSZilarrezko Bikain ziurtagiria eskuratu du Eusko Jaurlaritzaren eskutik, kooperatiban euskara erabiltzen dela, euskarak presentzia duela eta euskara kudeatzen dela berretsita. Iñigo Urkullu Lehendakariak presiditu du ekitaldia, eta bertan urrezko 19 Bikain, zilarrezko 22 eta brontzeko 11 eman dira guztira.  Errekonozimendu berri horiekin, 330 enpresa dira jada Euskararen Kalitateko ziurtagiri hori duten enpresak.

Bederatzigarren edizioa izan da Donostiako Kursaalen egin den hau, eta bertara 400dik gora pertsona hurbildu dira. Pertsona horien artean, nabarmentzen dira Lehendakaria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria eta Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañaga. Gainera, azken honek presiditzen duen enpresa erakundeak ziurtagiri honen diseinuan parte hartu du Eusko Jaurlaritzarekin, hiru aldundiekin, Eudelekin, Euskaltzaindiarekin eta Euskalitekin batera. LKSko Euskara Batzordeko kide Beñat Salaberriari egokitu zaio saria jasotzea.

Bikain errekonozimenduak hiru maila ditu: oinarrizkoa (200 punturekin gutxienez), zilarrezkoa (400 punturekin gutxienez) eta urrezkoa (700 punturekin gutxienez).

 Beste  urrats bat gehiago hizkuntzaren kudeaketaren bidean

Euskararen Kalitatearen BIKAIN Ziurtagiriak  2008an jaio ziren, eta orduan 8 enpresak eskuratu zituzten ziurtagiri horiek. 2012an, berriz, 29 erakundek eskuratu zuten ziurtagiria, baina 2014a beste 39 erakunde gehiagori egokitu zitzaien errekonozimendua. Jauzi handia azken bi urteetan gertatu da, izan ere, guztira 117 enpresa berri dira ziurtagiria dutenak, eta horietako 52k aurtengo ekitaldian eskuratu dute.

0
0

Únete a nuestro canal de innovación

Entérate de las últimas novedades.
Recibe nuestros artículos directamente en tu bandeja de entrada.

Suscríbete ahora

Sin Comentarios

Enviar un comentario

Artículos relacionados