
Silvia Carreras, LKS Next-eko aholkulariak, egunero agertzen diren sentimenduekin bizitzera irakatsiko du Portugaleten
Poza eta haserrea momentu oro garatzen diren emozioak dira, baina ondo kudeatzen badakigu? Sinesten ez baduzu ere, emozio hauen aurrean erantzuten jakitea beharrezkoa bihurtu daiteke bizitza egoki eta osasungarria izateko.
Hauxe da, hain zuzen ere, gure lankide Silvia Carrerasek Portugaleten antolatu duen tailerrean helarazi nahi duen mezua; adimen emozionalaren garrantzia eta hobetzeko teknikak ezagutaraztea.
Helburu hau lortzeko, bi saio prestatu dira Portugaleteko Santa Klara Kulturtegian otsailaren 26an eta martxoaren 11an. Bertan, hiru pauso izango dira landuko dituenak.
- Emozioen identifikazioa. Nola jakin sentitzen ari naizena, horretarako gorputza zein burua erabiliz. Besteek sentitzen dutena identifikatzen ikastea.
- Sentimenduen ulermena. Emozio bakoitzak zertara gonbidatzen nauen eta zertaz ohartarazten didan ulertzea, bere ulermena bizitzan ohiko zerbait bezala integratzeko.
- Emozioen kudeaketa. Azken pauso hau izango da gakoa, izan ere, egunerokoan erabiliko diren teknika eta aholkuak emango dira ezagutzera gizarte lanean adituak, hauek baitira bizitzan baliagarriak izan daitezkeen irakaspenak
Gainera, eduki hauetan metodologia praktikoa erabiliko da, modu dinamiko eta dibertigarrian barneratzeko, Silviaren iritziz, hau baita “benetan ikasteko era”.
Silvia Carreras-i buruz gehiago jakin
Gizarte lanean diplomatua eta Lan Zientzietan lizentziatua, bitatekari- lanak egiten ditu Silvia Carrerasek, eta ahokulari profesionala da ere. Azken hamar urteotan banakako eta taldekako garapenaren arloa jorratu du. Langatazketan bitartekari arituz eta gaur egun LKS Next-eko pertsonen garapen-taldeko aholkulari senior gisa parte hartuz.
Esteka honetan duzu El Correo-k Silvia Carrerasi egindako elkarrizketa
Sin Comentarios